Asteazkenean odola ateratzeko aukera izango dute herritarrek

Iraia Oteiza 2026ko otsailaren 23a

Hainbat herritar odola ematen.

16:30etik 20:30era eman ahal izango da odola Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean. Aurrez txanda hartzea beharrezkoa da.

Etzi, asteazkenez, herritarrek odola ateratzeko aukera izango dute Azpeitian, Odol Emaileen Elkarteak egun horretarako jarri baitu otsaileko hitzordua.

16:30etik 20:30era eman ahal izango dute odola Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean (Mendizaleen tabernaren aurrean). Aurrez odola emateko txanda hartu beharko dute herritarrek nahitaez, Gotatanta.org webgunean edota 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Elkartekoen arabera, gaur-gaurkoz B- eta AB- odol motetako erreserbak oso maila baxuan daude; A+, A-, O+ eta O- odol motetako erreserbak, aldiz, maila baxuan. Ondorioz, erreserba faltarik egon ez dadin, baldintzak betetzen dituen herritar oro odola ematera deitu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide