Bere kongresuan jorratutakoetan sakontzeko hitzaldia antolatu du Itaiak biharko

Mailo Oiarzabal

Itaiak iazko Azaroaren 25aren atarian antolatutako hitzaldia, Baigera I-eko aretoan. (Itaia)

Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamena izenburuarekin, 12:00etan hasiko da solasaldia Basazabal jauregian.

"Itaiaren I. Kongresuan zehaztutako oinarri politikoetan sakontzeko hitzaldia" antolatu du Urola Erdiko Itaiak biharko, zapatua, Azpeitian.

Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamena izenburuarekin, 12:00etan hasiko da solasaldia Basazabal jauregian. "Emakume langileon zapalkuntzaren azterketaz eta horri aurre egiteko norabide estrategikoaz eta proposamen politikoaz arituko gara", azaldu du Itaiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide