Martxoko ikastaro eskaintzaren berri eman du KZguneak

Iraia Oteiza 2026ko otsailaren 26a

Hiru ikastaro emango dituzte guztira, denak aurrez aurre, eta guztiak izango dira euskaraz. Izena emateko aukera irekita dago.

Martxoan emango dituzten ikastaroen berri eman dute Azpeitiko KZgunearen arduradunek. Astesantuko oporren atarian, hiru ikastaro emango dituzte, denak aurrez aurreko formatuan –Enparan dorretxeko egoitzan, alegia–; eta euskaraz eskainiko dituzte, saio guztiak. 

Hauek dira datorren hilean Azpeitiko KZgunean euskaraz egin ahalko diren hiru ikastaroak:

- Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi

  • Hogei ordu.
  • Martxoaren 2tik 13ra bitartean, 09:00etatik 11:00etara. 

- Google aplikazioak zure smartphonean

  • Hemezortzi ordu.
  • Martxoaren 16tik 30era, 11:00etatik 13:00etara. 

- BAkQ ziurtagiria

  • Bi ordu.
  • Martxoaren 31n, 11:00etatik 13:00etara. 

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide