Artikutzatik Mendaurrera mendi irteera antolatu du martxoaren 14rako Lagun Onak MBk

Nerea Uranga 2026ko otsailaren 27a

Mendaur mendia. (Lagun Onak MB)

Helduei zuzendutako ibilbidea izango da. 25 kilometroko eta 1.200 metro inguruko desnibeleko ibilaldia egingo dute mendizaleek, Artikutzatik irtenda, Ekaitza, Mendieder eta Mendaur gailurretatik igaro eta Arantzan bukatuta. Irteeran parte hartzeko izena eman behar da martxoaren 12rako.

Helduei zuzendutako Artikutza-Mendaur mendi irteera antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak martxoaren 14rako (larunbata); egun horretan "ezohiko bidetik" igoko dira Mendaurreko gailurrera (Nafarroa). Hain zuzen ere, Eskasetik abiatuko dira oinez, Artikutzara jaitsiz, handik Izu igoko dute, eta segidan, Ekaitza (1.046 m), Mendieder (1.071 m) eta Mendaur (1.131 m) mendien gailurretatik igaroko dira, ibilaldia Arantzara jaitsita bukatzeko. Denera, 25 kilometro eta 1.200 metro inguruko desnibeleko bidea egingo dute, "babestutako nagurgune zoragarrietan barrena ibilita".

Egun osoko ibilaldia izango da eta helduei zuzendutakoa. Mendizaleek martxoaren 14ko 07:00etan irtengo dute autobusez, Azpeitiko anbulatorioaren aurretik.

Irteeran parte hartzeko martxoaren 12rako (osteguna) izena eman beharra dago. Mendi elkarteko bazkide direnek 13 euro ordaindu beharko dute eta bazkideak ez direnek 18 euro. Ibilaldirako izena emateko Lagun Onak MBren Rural Kutxako ES05 3008 0152 64 5416695822 (Titularraren izena: Sociedad de Montaña Lagun Onak) kontu zenbakian diru sarrera egin beharko da, norbere izena-abizenak adierazita. Segidan, ordainagiria lagunonak.ibilaldiak@gmail.com helbide elektronikora bidali behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide