Euskal presoen eskubideen alde elkartuko dira gaur plazan

Iraia Oteiza 2026ko otsailaren 27a

Euskal presoen eskubideen aldeko urtarrileko elkarretaratzea. (Azpeitiko Sare)

19:00etan bilduko dira herriko plazan. Azpeitiko Sarek deialdiarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.

Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko hileko azken ostiraleko aldarriak hartuko du gaur iluntzean Azpeitiko plaza. Otsaileko azken ostirala izanik, elkarretaratzea deitu du Azpeitiko Sarek. 19:00etarako jarri dute hitzordua, herriko plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide