Komikigintzaren ertzak jorratu dituzte Ainara Azpiazu ilustratzailearekin

Ihintza Elustondo

Komikigintza tailerra, atzo, Dinamoa sormen gunean. (Kulturaz)

Kulturaz kooperatibaren Grafiaz Betea egitasmoaren barruan, komikigintzaren gaineko saioa eskaini du Ainara Azpiazu Axpi-k Dinamoan.

Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaile, muralgile eta komikigileak Grafiaz Betea egitasmoaren barruko saioa eskaini zuen atzo, osteguna, Dinamoa sormen gunean. Hain zuzen ere, komikigintzari buruzko tailerra eskaini zuen Axpik, 18:00etan hasita. Hainbat herritar bertaratu ziren, eta denen artean komikigintzaren ertzak jorratu zituzten.

(Argazkia: Kulturaz)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide