Topaketa jendetsua egin dute Xoxoten 24. Korrikaren alde

Andoni Elduaien 2026ko otsailaren 28a

Hiru herrietatik mendira igo diren herritarrak, Xoxoteko aterpetxearen atarian. (Azkoitiko AEK)

Korrika Kulturalaren barruan, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako mendizaleak Xoxote mendian elkartu dira gaur. Jende ugarik parte hartu du 24. Korrikaren aldeko irteeran.

Urolako AEK-k antolatuta, eta Azkoitiko Anaitasuna, Azpeitiko Lagun Onak eta Zestoako Agiro mendi taldeek lagunduta, 24. Korrikaren aldeko mendi irteera egin dute gaur, zapatua, Xoxote mendira.

Zestoatik 09:15ean eta Azkoititik nahiz Azpeititik 09:30ean abiatuta, Xoxote mendian egin dute topaketa dozenaka mendizalek eta euskaltzalek. Beste urte batez, asko izan dira egitasmoarekin bat egin dutenak. Xoxoteko aterpetxearen bueltan elkartu dira hiru herrietako ordezkariak, eta talde argazkia egin eta gero, hamaiketakoa egin dute denek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide