Oier Etxeberriak Kalamuko Igoera irabazi du

Ihintza Elustondo 2026ko otsailaren 28a

Oier Etxeberria, gaur jokatuko duten Kalamuko Igoeran. (Kirolprobak)

XIV. Kalamuko Igoera jokatu dute gaur, larunbata, Etxebarrin (Bizkaia). Parte hartzaileek 5,75 kilometroko distantzia osatu dute mendian barrena, eta guztien artean, Oier Etxeberria azpeitiarra izan da azkarrena: 32 minutu eta 16 segundo behar izan ditu igoera gauzatzeko.

Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta, XIV. Kalamuko Igoera jokatu dute gaur, larunbata, Etxebarrin (Bizkaia). Korrikalariak 10:30ean abiatu dira irteera puntutik, eta 5,75 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute. Parte hartzaile guztien artean, Oier Etxeberria azpeitiarra izan da azkarrena mendi lasterketan: hain zuzen ere, 32 minutu eta 16 segundo behar izan ditu igoera gauzatzeko. Haren atzetik, Elgoibarko (Gipuzkoa) Hasier Murua sailkatu da, bost segundo eskasera, 32.21 denborarekin, eta hirugarren Elgoibarko Iñigo Lariz, 32.44 denborarekin. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide