Martxoaren 14an izango da aurtengo Bertsio Gaua

Julene Frantzesena

Hitzorduan parte hartu nahi duten taldeei zuzendutako bilera antolatu dute ostegunerako; 18:00etan izango da Gaztetxean. Bertsio Gaua ere han egingo dute.

Martxoaren 14an, larunbatez, egingo dute aurtengo Bertsio Gaua. Azpeitiko Gaztetxean izango da hitzordua, 21:00etan hasita, eta urtero legez, musikaren bueltan festa giroa izango da nagusi egun horretan. Izan ere, urtez urte, hainbat herritar igotzen dira agertokira.

Hitzordua prestatzeko bilera deitu dute ostegunerako, martxoaren 5erako. Hain zuzen ere, parte hartu nahi duten herritarrentzako bilkura 18:00etan hasita egingo dute, Gaztetxean bertan.

Egitasmoa sustatzeko bideoa ere egin dute Gaztetxeko hainbat kidek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide