Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutako ipuin kontaketa saioa eskainiko du Lur Usabiagak datorren astelehenean. 17:30ean hasiko da emanaldia Udal Liburutegian, eta hara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Horretarako honako bide hauek jarri dituzte: 943-15 71 95 telefono zenbakira deitu, 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua idatzi edo honako formulario hau bete.