Martxoako ohiko udalbatzarra izango da bihar, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Hainbat gai landuko dituzte hautetsiek; besteak beste, Genero Berdintasunerako II. Plana nahiz Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpena onartuko dituzte.
Honako hau da biharko udalbatzarreko gai zerrenda:
1.- 2026ko otsailaren 3an egindako udalbatzarraren akta onartzea.
2.- Azpeitiko Genero Berdintasunerako II. Plana (2026-2031) onartzea.
3.- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei harrera etxeak, gizarte larrialdirako aterpeak eta bazterketa sozial arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitzak: funtzionamendu araudiari eta barne araudiari hasierako onarpena ematea.
4.- Lagun Onak futbol taldearen eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena futbola sustatzeko eta garatzeko.
5.- Azpeitiko Udalaren zein Iraurgi eta Ikasberri ikastetxeen arteko diru laguntza hitzarmena onartzea.
6.- Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpena onartzea.
7.- Alkatetzak 2026ko urtarrilean emandako ebazpenen berri ematea.
8.- Galderak eta erreguak.