Mikel Bermejok bakarrizketa saioarekin alaitu zuen ostiral iluntzea Soreasu antzokian. Donostiako umoregileak bere bakarrizketa berria aurkeztu zuen han, Eureka. Gaur egun gori-gorian dauden gaurkotasuneko gaiak bere ikuspegitik eta umorez azaldu zituen Bermejok Soreasun, eta herritar ugari bildu zen antzokian bakarrizketaz gozatzeko.
Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke bakarrizketako argazki guztiak.