Bil filmekin osatu dute asteburuko zinema karteldegia Soreasu antzokian: Tres adioses eta Baba Yaga eta sorginkerien liburua. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskuratu ahal izango dira aurrez, eta emanaldien aurretik Soreasu antzokiko leihatilan ere bai.
Igande arratsaldeko haurrei zuzendutako saioan (16:30) emango dute Baba Yaga eta sorginkerien liburua animaziozko euskarazko filma (Errusia, 2026). Honela dio filmaren sinopsiak: "Maitagarrien ipuinen erresuma batean, txabola txiki batean, urmael baten ondoan, Baba Yaga sorgina bizi da, bere katu asmatzailearekin eta iratxo alai batzuekin batera. Yaga bere botere magikoak hobetzen saiatuko da, baina profesional batek bezala araoak egiteko bere sorgin liburua behar du, duela urte asko Belladonna azti gaiztoak lapurtutakoa. Egun batean, Safir printzesaren ustekabeko bisita batek bere etsaiaz mendekatzeko aukera emango dio Yagari".
Igandean (19:30) eta astelehenean (21:00), berriz, Isabel Coixet zuzendariaren Tres adioses (Italia, 2025) ikusteko aukera izango da Soreasun. Honela dio sinopsiak: "Garrantzirik gabeko eztabaida zirudienaren ondoren, Marta (Alba Rohrwacher) eta Antonio (Elio Germano) banandu egiten dira. Antonio, etorkizun handiko sukaldari bat, bere sutegietan babesten da; Marta, bere isiltasunean, tristura baino zerbait gehiago nabaritzen hasten da: apetitua galdu du... eta ez bakarrik desamodioagatik. Atzean osasun arazo bat dagoela jakiten duenean, denak ustekabeko bira emango du: janaria goxoagoa da, musika inoiz ez bezala iristen zaio eta desioak beldurrik gabe bizitzeko gogoa pizten dio".