Ilunpeko bi taldek etxean jokatuko dute Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren finala etzi

Julene Frantzesena 2026ko martxoaren 5a

Betharrametako frontoia.

Zapatuan, 11:00etan hasita, Ilunpeko bi bikote ariko dira nor baino nor kadete mailako larruzko paletako txapelaren bila. Betharrametako frontoian neurtuko dituzte indarrak Urritz Goenagak eta Telmo Martinek Telmo Garaizarren eta Mikel Gurrutxagaren aurka.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren finaletako bat izango da zapatuan Azpeitian. Hain zuzen ere, kadete mailako bi bikotek larruzko paletako finala jokatuko dute.

Etxeko bi talde ariko dira nor baino nor txapelaren bila; izan ere, Ilunpeko Urritz Goenagak eta Telmo Martinek Telmo Garaizarren eta Mikel Gurrutxagaren aurka neurtuko dituzte indarrak. 11:00etan izango da partida, Betharrametako frontoian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide