Berdintasuna oinarri duten ipuinen kontaketa saioa izango da zapatuan Ekoetxean

Julene Frantzesena 2026ko martxoaren 4a

Juan Luis Napal ipuinak kontatzen, hainbat haurren aurrean. (Ekoetxea)

Zapatuan izango da ipuin kontaketa saioa, 11:00etan hasita, Egibar baserrian. Zabalik dago 3 urtetik gorako umeei zuzendutako ekintzan parte hartzeko izen-ematea.

Ipuin kontaketa saioa izango da zapatuan Ekoetxean. Martxoaren 8aren bezperan, berdintasuna oinarri duten ipuinen kontaketa saioa eskainiko dute, 11:00etatik aurrera, Egibar baserrian. Zehazki, Araitz eta Tulipa izeneko ipuin sorta entzuteko parada izango dute 3 urtetik gorako umeek nahiz haien familietako kideek.

Berdintasuna ez ezik, bioaniztasuna ere landuko dute kontakizunetan, eta hitzorduan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena honako lotura honetan. Saioa doakoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide