Martxoaren 28rako Azpeititik Urrestillara irteera antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. 9:00etan jarri dute hitzordua Azpeitiko plazan, eta handik Urrestillara joan-etorria egingo dute parte hartzaileek. Bueltan, hamaiketakoa egingo dute Sanjuandegiko Baigera II tabernan.
Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute martxoaren 25a baino lehen, 10 euroren trukean.