Azpeitiko KZguneak sei ikastaro antolatu ditu apirilerako, eta bat ez beste guztiak euskaraz eta aurrez aurre emango dituzte, Enparan dorretxeko geletan, denak goizeko ordutegiarekin.
Hona hemen, apirilean KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:
- Ikasi Telegram bidez komunikatzen
- Sei ordu.
- Apirilaren 27tik 29ra, 11:00etatik 13:00etara.
- BakQ ziurtagiria
- Bi ordu.
- Apirilaren 30ean, 09:00etatik 11:00etara.
- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
- Hamalau ordu.
- Apirilaren 7tik 15era, 11:00etatik 13:00etara.
- Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin
- Lau ordu.
- Apirilaren 16an eta 17an, 11:00etatik 13:00etara.
- Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak
- Bi ordu.
- Apirilaren 23an, 09:00etatik 11:00etara.
Izena emateko
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara.