Garaizarrek eta Gurrutxagak jantzi dituzte txapelak Ilunpekoen arteko finalean

Mailo Oiarzabal 2026ko martxoaren 7a

Goenaga eta Martin klub kideei 30-27 irabazi diete, Betharramen jokatu duten Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren larruzko paletako kadeteen finalean.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren finaletako bat hartu du gaur goizean Betharrameko pilotalekuak. Hain zuzen ere, larruzko paleta modalitatearen kadete mailako binakako txapelak zeuden jokoan Betharramen, eta etxeko bi bikote, horiek janzteko lehian: Ilunperen erreminta saileko Urritz Goenaga eta Telmo Martin (Ilunpe 2), eta Telmo Garaizar eta Mikel Gurrutxaga (Ilunpe 1).

Final estua jokatu dute Ilunpeko palista gazteek, eta Garaizarrek eta Gurrutxagak irabazi dute, 30-27. Finala bukatuta, Ilunpeko erreminta saileko Oier Alkortaren eta Mikel Sanchezen eskutik jaso dituzte garaikurrak finalistek, harmailetan elkartu direnen txalo artean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide