Bioaniztasuna eta berdintasuna, Araitzen eta Tuliparen eskutik

Mailo Oiarzabal 2026ko martxoaren 7a

'Araitz eta Tulipa' ipuin kontaketa saioa, gaur, Ekoetxean. (Ekoetxea)

Juan Luis Napalek Araitz eta Tulipa ipuinaren kontaketa eskaini du gaur goizean Ekoetxean, familiei zuzendutako asteburu honetako esperientzian.

Bioaniztasuna eta arraza zein genero ikuspegiak landu dituzte gaur goizean Ekoetxean, familiei zuzendutako asteburu honetako esperientziaren barruan.

Ipuin kontaketa eta jolasa uztartu dituen saio bat izan da aipatu gaiak jorratzeko bidea. Juan Luis Napalen eskutik, Araitz eta Tulipa ipuinarekin gozatu dute Ekoetxean elkartu diren haurrek zein helduek.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide