Datorren ostiralean, martxoak 13, aurkeztuko dituzte Betharram aretoan 2025eko Sorkuntza Beken emaitzak. 18:00etan hasita aurkeztuko dituzte beren lanak iaz Azpeitiko Udalak eta Kulturazek emandako beka jaso zuten zazpi sortzaileek. Ekitaldi horrekin irekiko dute hilaren 22ra arte ikusgai izango de erakusketa; astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara irekiko dute erakusketa hori Betharramen.
Iazko aldian, bi laguntza mota eskaini zizkieten sortzaileei Sorkuntza Beken barruan: kultur sorkuntzarena eta kultur sorkuntzarako egonaldiena. Bost sortzailek jaso zuten kultur sorkuntzaren arloko beka: Martzel Do Nascimiento Goiriak, Sara Agiriano Umerezek, Irene Balzategi Arkauzek, Irune Aramendi Alberdik eta Arriet Aldalur Lizasok. Beren sorkuntza proiektuak garatzeko Dinamoan egonaldia egiteko laguntza jaso zuten, berriz, Irene Zarrabeitia Mendezek eta Xabi Jabato Lopez Jimenok.
Pintura, arte eszenikoak, bideojokoak, eskulturak, arkitektura edota marrazketa digitala landu dituzte 2025ean beka jaso duten sortzaileek, eta lanketa horien lehen edota behin betiko emaitzak aurkeztu eta jendaurrean jarriko dituzte orain Betharramen.