Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak urteko batzarra egingo du bihar, asteazkenarekin, 16:30ean hasita, Basazabal jauregian. Herritarrei bilkurara joateko deia egin diete elkartekoek.
Besteak beste, iazko diru kontuen balantzea eta aurtengo aurreikuspenak azalduko dituzte Baigerako ordezkariek biharko hitzorduan. Horrez gain, batzordea berritzeaz ere jardungo dute hizketan, eta hara joaten diren herritarrek ekarpenak nahiz galderak egiteko abagunea ere izango dute.