Langile bat zauritu da Orendaundi industrialdean

Aitziber Arzallus 2026ko martxoaren 12a

Pabilioi bat prestatzeko lanetan ari dira han, eta han ari zen elektrikari bat erori eta haga batekin zauritu da. Erietxera eraman dute.

Lan istripua izan da Landetako Orendaundi industrialdean. Ertzaintzak Gukari baieztatu dionez, 15:00ak jotzeko minutu batzuen faltan jazo da ezbeharra. Pabilioi bat prestatzeko lanetan ari dira han, eta han ari zen elektrikari bat erori eta haga batekin zauritu da. Berehala bertaratu dira osasun langileak eta suhiltzaileak eta zauritutako langilea erietxera eraman dute. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide