Tarragonako Aldundiko ordezkaritza izan da herrian

Julene Frantzesena

Tarragonako Aldundiko ordezkariak eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea atzo, Sanagustin kulturgunearen atarian. (Azpeitia Guka)

Noemi Llaurado diputazioko lehendakaria buru zela izan ziren herrian ordezkari batzuk, eta horiek kultur azpiegiturak ezagutzeko aukera izan zuten.

Tarragonako Aldundiko ordezkaritza bat Azpeitian izan zen atzo. Hain zuzen ere, Noemi Llaurado diputazioko lehendakaria buru zela izan ziren herrian ordezkari batzuk, eta horiek kultur azpiegiturak ezagutzeko aukera izan zuten. Besteak beste, Nagore Alkorta alkatearekin elkartu ziren, eta Kulturaz kooperatibako ordezkarien eskutik, Sanagustin kulturgunea, Dinamoa sormen gunea nahiz Soreasu antzokia bisitatu zituzten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide