Gau Txori argazki rallyko sari banaketa ekitaldia egin zuen atzo Azpeitiko Argazki Elkarteak, Dinamoa sormen gunean duen egoitzan. Aurrena, joan zen otsailaren 28ko egitasmoan parte hartu zuten argazkilarien irudiak ikusi ahal izan zituzten hara joandakoek, eta gero banatu zituzten sariak.
Astelehenean iragarritako moduan, Jose Miguel Romero izan da aurtengo edizioan nagusi, eta hark 150 euro nahiz garaikurra jaso zituen atzokoan. Haren atzetik sailkatu dira Josu Altzelai eta Adiel Zabala, hurrenez hurren, eta Altzelaik atzoko ekitaldira joaterik izan ez bazuen ere –ehun euro eta garaikurra jasoko ditu–, Zabalak 70 euro nahiz garaikurra eskuratu zituzten atzo. Gainera, herriko lehen sailkatuaren saria jaso du Valen Garciak.
Sarituen argazki bildumak ikusgai daude elkartearen webgunean.