Sustrai Colinarekin eta Aitor Mendiluzerekin bertso afaria egin dute Urrestillan

Iraia Oteiza 2026ko martxoaren 14a

Urrestillako Festa Batzordeak antolatuta, bertso afaria egin zuten atzo Antxieta elkartean. Colina eta Mendiluze aritu ziren bertsotan, eta musikarekin girotu zuten elkartea Enaitz eta Erkizi trikitilariek. 

Bertso afariaz gozatzeko aukera izan zuten atzo, ostiralez, Urrestillako Antxieta elkartean. Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze bertsolariak aritu ziren han bertsotan, eta Enaitz eta Erkizi trikitilarien doinuek borobildu zuten iluntzea. Elkartea bete egin zen, eta bertaratu zirenek giro paregabean igaro zuten iluntzea. Batzuk trikiti doinuekin dantza egitera ere animatu ziren. 

(Argazkiak: Urrestillako Festa Batzordea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide