Xabier Bidezabal dantza irakasle azpeitiarra omendu zuen atzo, larunbatez, Zestoako Itxaropena dantza taldeak. 38 urtean ibili da Bidezabal Zestoan dantza eskolak ematen, eta berriki utzi du taldea. Hain zuzen ere, urte horietan guztietan dantza taldeari egindako ekarpena eskertzeko egin zioten omenaldia Itxaropena taldekoek.
Herritar ugari bertaratu zen omenaldira, Bidezabali egindako lanagatik esker ona adieraztera. Dantzariek soka dantza eta agurra egin zizkioten omenduari, eta Idiakaitz txistulari taldeak girotu zuen ekitaldia, bertaratu zirenetako asko dantzan jarriz. Era berean, Mikel Arregi Zestoako alkateak udalaren izenean oroigarri bat eman zion Bidezabali.
(Albistea irakurri osorik danbolin.eus webgunean).