Bederatzi talde igo dira Gaztetxeko agertokira Bertsio Gauean

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 15a

Guztira, bederatzi taldek hartu zuten parte egitasmoan, eta hainbat musika talde ezagunen abestien bertsioak eskaini zituzten oholtza gainean.

Atzo gauean kontzertuak izan ziren Azpeitiko Gaztetxean, baina musika doinuak ez zituzten musika taldeek eskaini. Atzo, Bertsio Gaua ospatu zuten han, eta musika talderen doinuak eskaintzera hainbat lagun kuadrilla igo ziren agertokira. Guztira, bederatzi taldek hartu zuten parte egitasmoan, eta hainbat musika talde ezagunen abestien bertsioak eskaini zituzten oholtza gainean.

Gauean hasi ziren lehen emanaldiak, eta taldeek askotariko estiloak eraman zituzten Gaztetxeko agertokira. Gune horretan bildutako lagunek ere bero eta giro onean jarraitu zituen kontzertuak, eta bertaratutakoek aukera izan zuten ezagunak diren kantuen moldaketak zuzenean entzuteko. Bertsio Gaua Gaztetxeko egutegian ohikoa hitzordua da, eta herriko zein inguruko musikarientzat oholtza gainean aritzeko aukera ere eskaintzen du. 

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide