19:30ean hasita Soreasu antzokian ematekoak ziren Turno de guardia filmaren emanaldia bertan behera geratu dela jakinarazi du Kulturaz kooperatibak. Arazo teknikoak dituztela azaldu dute, eta ezinezkoa zaiela filma eskaintzea. Hortaz, arratsaldean ez da helduei zuzendutako zinema emanaldirik izango.