Arazo teknikoengatik gaur ere ez da zinema emanaldirik izango 21:00etan Soreasu antzokian. Atzo bezalaxe, gaur ere Turno de guardia filmaren emanaldia bertan behera geratu dela jakinarazi du Kulturaz kooperatibak. Arazo teknikoekin segitzen dutela azaldu dute, eta gaur ere ezinezkoa zaiela filma eskaintzea. Hortaz, asteburuan ez da helduei zuzendutako zinema emanaldirik izan.