Urolako AEK-k gaur, astelehena, jakinarazi ditu herriko eragileek 24. Korrikan lekuko hartzeak herriko zein puntutan egingo dituzten. Era berean, ibilbidearen nondik norakoen berri ere eman du euskaltegiak. Eragileek lekukoarekin egin beharreko tarteak ausaz banatu ditu AEK-k. Guztira, 27 kilometro zati egingo ditu euskararen aldeko egitasmoak herrian barrena, hain zuzen, 3.047 kilometrotik 3.058 kilometrora eta 3.077 kilometrotik 3.091 kilometrora.
Martxoaren 28an, larunbatez, iritsiko da 24. Korrika Azpeitira. Errezildik sartuko da Korrika Azpeitiko lurretara, 15:52 aldean. Aurten, gainera, bi aldiz igaroko da egitasmoa herritik. Lehen igaroaldian, Landeta auzoa, Garmendi auzunea, Foru pasealekua eta Urola kalea igaroko ditu Korrikak, eta handik GI-631 errepidera sartuko da, Lasaotik Zestoara jotzeko.
Zestoako kaleak gurutzatu ondoren, Azpeitirako bidea hartuko du Korrikak. Lasaotik bueltan, Magdalena auzoa zeharkatuko dute aurrena, eta haren ostean, Erdikalea, herriko plaza, Bustinzuriko Errebala eta Loiolako Inazio hiribidea. Loiolan zehar, Azkoitia aldera joko du gero Korrikak 18:30 inguruan.
Hona hemen eragileen lekuko hartzeen zerrenda Errezildik Azpeitirako zatian, hurrenez hurren:
- 3.047. kilometroa, Aizarnako bidegurutzea: Kimu Bat.
- 3.048. kilometroa, Estrada Zaharra baserriaren aurreko bidegurutzea: Iraurgi ikastetxea.
- 3.049. kilometroa, Arrobi: Elikagunea eta Bizik.
- 3.050. kilometroa, Irurena sarrera: Azpeitiko Ikastola Ikasberri gurasoak.
- 3.051. kilometroa, Landetako gasolindegia: Altuna y Uria.
- 3.052. kilometroa, Odriozola farmazia parea: Bertan merkatari elkartea eta San Martin egoitza.
- 3.053. kilometroa, Enparan dorretxe parea: Azpeitiko Udala eta Azpeitiko EH Bildu.
- 3.054. kilometroa, Lanbidera sarrera: Imara ingeniaritza eta Ikasberri kirol elkartea.
- 3.055. kilometroa, Gorriye txakur egoitzarako sarrera: Oilo-Soro elkartea.
- 3.056. kilometroa, Lasaoko gasolindegia: Kulturaz kooperatiba.
- 3.057. kilometroa, Lasaoko biribilguneko autobus geralekua: Lagun Onak mendi bazkuna eta Domusa Teknik 40 MLK.
- 3.058. kilometroa, 'Kontuz trenarekin' kartelaren parea: Centerpoint English Academy eta Iraurgi Saskibaloia.
Eta hona hemen eragileen lekuko hartzeen zerrenda Zestoatik Azpeitirako zatian, hurrenez hurren:
- 3.077. kilometroa, Larrar Berri baserrirako bidegurutzea: Sammic.
- 3.078. kilometroa, Lasaoko biribilguneko autobus geralekua: Sokaitz kirol kluba.
- 3.079. kilometroa, Lasaoko gasolindegia: Irurena Group.
- 3.080. kilometroa, Illarrazabal pentsioa: Zirhika eta Urola Kostako LAB.
- 3.081. kilometroa, Madalena auzorako sarrera: Azpeitiko Sortu, Azpeitiko Sare, Orkatz kultur elkartea eta Azpeitiko Ernai.
- 3.082. kilometroa, Madalena erietxea: Bieleko langileak.
- 3.083. kilometroa, Egurtza inmobiliaria parea: Azpeitiko EAJ eta Zezenbeltz elkartea.
- 3.084. kilometroa, plazako azken arkupea: Azpeitiko Ikastola Ikasberri irakasleak.
- 3.085. kilometroa, Elurra taberna zenaren parea: Guka eta Erniarrraitz bertsozale elkartea.
- 3.086. kilometroa, Urola Express tabernaren parea: Izarraizpe ikastola publikoa.
- 3.087. kilometroa, Esklabak: Baigera elkartea eta Elkar-Ekin.
- 3.088. kilometroa, Ikasberri ikastola parea: Izarraizpe ikastola publikoa.
- 3.089. kilometroa, Loiolako autobus geralekua: Azpeitiko Ikastola Ikasberri ikasleak.
- 3.090. kilometroa, Forum Sport saltoki parea: Azpeitiko Gaztetxie eta Azpeitiko GKS.
- 3.091. kilometroa, autoeskolako parke parea: Izarraitz igeri elkartea eta Erika eta Xanti.
Peto banaketa, etzi
Bestalde, herriko eragile horiek guztiek etzi, asteazkena, jaso beharko dituzte 24. Korrikan lekukoa hartzen dutenean jantzi beharko dituzten petoak. 18:30etik aurrera jaso beharko dituzte eragile horiek guztiek petoak, Dinamoa sormen guneko Hitzaren eremuan.