'Balandrau, viento salvaje' eta 'Como cabras', asteburuko zinema eskaintzak

Iraia Oteiza 2026ko martxoaren 18a

'Balandrau, viento salvaje' filmeko fotograma bat.

Igandean eta astelehenean izango dira datozen film emanaldiak Soreasu antzokian. Haurrei zuzendutakoa igande arratsaldean bakarrik eskainiko dute (16:30), eta helduei zuzendutakoa bi egunetan: igandean 19:30ean, eta astelehenean 21:00etan.

Bil filmekin osatu dute asteburuko zinema karteldegia Soreasu antzokian: Balandrau, viento salvaje eta Como cabras. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskuratu ahal izango dira aurrez, eta emanaldien aurretik Soreasu antzokiko leihatilan ere bai.

Igande arratsaldeko haurrei zuzendutako saioan (16:30) emango dute Como cabras animaziozko filma (AEB, 2026). Honela dio filmaren sinopsiak: "Will ahuntz txiki bat da, amets handiak dituena, eta profesionalekin batera rugebolean jokatzeko aukera paregabea sortzen zaio. Intentsitate handiko kirola da, mistoa, eta munduko animalia azkar eta basatienak biltzen dituena. Willen taldekide berriei ez zaie gustatzen antxume bat plantillan izatea, baina Willek erabaki du kirola iraultzea eta erakustea, behingoz, txikiek ere jokatzen dakitela".

Igandean (19:30) eta astelehenean (21:00), berriz, Fernando Trullols zuzendariaren Balandrau, viento salvaje (Espainia, 2026) ikusteko aukera izango da Soreasun. Honela dio sinopsiak: "2000ko abenduaren 30ean, lagun talde batek Balandraurako igoerari ekiten dio, Kataluniako Pirinioetan. Eguzkia lagun dute mendizaleek, baina minutu gutxiren buruan 'Torb' izenez ezaguna den haize basatiak Pirinioetako historiako ekaitzik okerrena eragiten du".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide