Udaberria ate joka dago, eta eragileak dagoeneko hasi dira auzoetako festak antolatzen. XJ Auzolanean taldeko kideek atzo, asteazkenez, egin zuten Sanjuandegiko festak antolatzeko aurtengo lehen batzar irekia. Auzolokalean elkartu diren dozenatik gora lagun jaiei forma ematen hasteko.
Aurreneko batzar irekia egin duten arren, jaiak aurrera ateratzeko "lan asko" dago oraindik, eta horregatik auzotarrei dei egin diete ekarpena egin dezaten. Izan ere, elkarteko kideek nabarmendu dute jaiak "auzoarentzat eta auzoarengatik" antolatzen dituztela, "auzotar talde baten borondate era esfortzu handiari esker", hain zuzen. Hori dela eta, auzotarrak haien ekarpena egitera animatu nahi dituzte: "Guztiok parte hartzeko eta gozatzeko aukera izan dezagun antolatzen ditugu festak; bide horretan, auzotar oro da ongi etorria ekarpena egitera eta festen antolaketan bere alea jartzera".