Azpeitian dira Hazparneko hainbat ikasle

Julene Frantzesena 2026ko martxoaren 18a

Azpeitiko eta Hazparneko hainbat ikasle eta irakasle gaur udaletxeko areto nagusian. (Azpeitiko Udala)

Lapurdiko herriko Elhuyar ikastetxeko ikasleak hiru egun pasatzera etorri dira Azpeitira, Izarraizpe ikastola publikoko ikasleekin egiten ari diren elkartrukea dela eta. Gaur, asteartea, udaletxea bisitatu dute bateko nahiz besteko ikasleek.

Hazparneko (Lapurdi) Elhuyar ikastetxeko ikasleak Azpeitian dira egunotan, Izarraizpe ikastola publikoko ikasleekin egiten ari diren elkartrukea dela eta. Gaur, asteartea, udaletxea bisitatu dute bateko eta besteko ikasleek nahiz irakasleek, eta haiei harrera egiteaz Leire Sarasua, Joanes Amenabar eta Aitor Larrañaga zinegotziak arduratu dira. Udaletxeko bisitaren ostean, Azpeitiko hainbat leku ezagutzeko aukera izan dute horiek, eta gero, bi herrietako ikasle guztiek elkarrekin bazkaldu dute.

Azpeitia eta Hazparne 1987. urtetik daude senidetuta, eta ordutik, bi herrien arteko harremanak sendotzeko askotariko ekintzak eta ekitaldiak egin izan dituzte bi herrietako eragileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide