'Sin permiso: Euskal gatazkaren gaineko ikerketa feministak eta errelatoen auzia' liburua aurkeztuko dute astelehenean

Iraia Oteiza

Aurkezpen saio bat Sanagustinen.

Olatz Dañobeitia, Marta Luxan eta Maider Galardi liburuaren egileak izango dira aurkezpenean. 18:00etan hasiko da euskarazko saioa, Sanagustinen, eta herritar orok izango du bertaratzeko aukera. 

Sin permiso. Euskal gatazkaren gaineko ikerketa feministak eta errelatoen auzia liburua aurkeztuko dute astelehenean, martxoak 23, Sanagustin kulturgunean, Azpeitiko Emakumeen Txokoak antolatuta. Olatz Dañobeitia, Marta Luxan eta Maider Galardi liburuaren egileek euskal gatazkari ikuspegi feminista batetik heldu diote, eta errelatoak osatzerakoan emakumeek eta genero ikuspegiak duen garrantzia aztertu dute hiruren artean osatu duten lanean. 

Liburuaren nondik norakoak azalduko dituzte Dañobeitiak, Luxanek eta Galardik astelehenean, 18:00etan hasita. Aurkezpen saioa euskaraz izango da, eta herritar orok izango du saiora bertaratzeko aukera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide