Gorrebustora eta Labrazara irteera antolatu du Baigerak

Iraia Oteiza

Baigeraren irteera bateko irudia. (Utzitakoa)

Apirilaren 24ean egingo dute irteera, 08:00etan San Martin egoitza paretik abiatuta. Irteeran parte hartzeko izen ematea zabalik dago. 

Apirilaren 24rako, ostiralez, Gorrebustora eta Labrazara (Arabako Errioxa) irteera antolatu du Baigera jubilatuen elkarteak. 08:00etan jarri dute hitzordua San Martin egoitzaren parean, eta handik autobusez abiatuko dira parte hartzaileak. 10:00etan upategia eta olio errota bisitatuko dituzte, eta 14:30ean Labrazako herriko tabernan bazkalduko dute. 

Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute apirilaren 22a baino lehen, 45 euroren trukean. 

Baigeratik ohartarazi dute irteerak ostegunetan egin ohi dituztela, baina oraingoan ostiralez izango dela. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide