Martxoaren 28rako zeramika tailerra antolatu dute Arte eta Diseinu eskolan. Ikastaroa 10:00etatik 13:00etara izango da, eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, partaide kopurua mugatua izango delako.
Ikastaroan izena emateko Arte eta Diseinu eskolara joan beharko da, artediseinu@gmail.com helbide elektronikora idatzi edota 688 75 18 87 telefono zenbakira deitu. Ikastaroa eta mokadutxoa 35 euro kostatuko dira.