Kontzertu berezia prestatu dute datorren iganderako, martxoaren 29rako, Azpeitiko Udal Musika Bandak eta Mendietxe museoak elkarlanean. Mendia gai hartuta osatu dute kontzertuko programa, eta Esklabetako elizan joko dute, 13:00etan hasita; Mendietxe museotik izango da kontzerturako sarrera.
Euskal Herriko nahiz munduan zeharreko mendiak oinarri hartuta egindako piezak interpretatuko dituzte Azpeitiko bandako musikariek.
Honakoa da martxoaren 29ko kontzertuaren programa:
- Goazen mendirik mendi (Mold. Tomas Garbizu. Inst. Tomas Aragues)
- Hiru mendiak-Gorbeia, Anboto, Aizkorri (Rodrigo A. De Santiago)
- Nanga Parbat (Michael Geisler)
- Mt. Everest (Rossano Galante)
- K2, The savage mountain (Julie Giroux)
- Cordillera de los Andes –Cotapaxi, Illimani, Coropuna– (A. Malando. Mold: Kees Vlak)
- Ain't no mountain high ennough (N. Ashford eta V.Simpson. Mold: Jay Bocook)