Diego Garciaren eskulturara bisita eginda hasi dira Azkoitia-Azpeitia maratoi erdirako girotzen

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 21a

Hainbat lagunek parte hartu dute bisitan. (Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia)

Diego Garciaren eskultura eta Loiolako santutegia bisitatu dituzte, goizean egindako bisita gidatuan. 16:05ean hasiko dira Azkoitian maratoi erdirari lotutako ekintzak. 

Gaur, martxoak 21, jokatuko dute 33. Azkoitia-Azpeitia nazioarteko maratoi erdia. Azkoitiko Julio Urkixo etorbideko 40. zenbakiaren atarian izango du irteera lasterketak, eta Azpeitiko Loiolako Ignazio hiribidean amaituko da, Hotel Loiolaren aurrean. Ordea, eta lasterketak turismorako "erakargarritasuna eta potentziala" duela ikusita, bisita gidatua egin dute goizean Loiola inguruan, Loiola Turismoarekin elkarlanean. 

Azkoitia-Azpeitia probaren inguruko xehetasunak azaldu ez ezik, inguruotako ondarea erakutsi dute bertan. Ander Ugarte aritu da bisitan parte hartu dutenei azalpenak ematen. Loiolako Turismo Bulegoaren paretik abiatuta, aurrena Diego Garciaren eskulturara joan dira bisitariak, eta han Azkoitiko korrikalari ezagunaren historia eta ibilbidea ezagutu dituzte parte hartzaileek. Ondoren, Loiolako santutegira ere hurbildu dira. Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen lasterketa bera eta bi herrietako historioak ezagutzeko parada ezin hobea izan dute bisitariek. 

Bisitariak, Diego Garciaren eskulturan. (Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide