Azpeitiko Udalak haurrentzako eta nerabeentzako Aste Santurako antolatutako aisialdiko ekintzetan izena emateko azken eguna gaur, martxoak 21, da.
HH5etik LH6ra arteko haurrentzako udal ludoteketako ekintzak herrigunean nahiz Urrestillan antolatu ditu martxoaren 30, 31 eta apirilaren 1erako. Lehen eta hirugarren egunean goiz ekintzak egingo dituzte, eta asteartean (hilak 31) egunpasa joango dira: HH5etik LH2ra arteko haurrak Basondora, eta LH3tik LH6ra artekoak, Garaionera. Ekintzen kostua hamabost eurokoa izango da, eta parte hartzeko honako formularioa beteta eman behar da izena.
DBH1etik Batxilergoko 2. mailara artekoentzat udal Gaztelekuko ekintzak antolatu dituzte. Martxoaren 30ean (astelehena) irteera egingo dute Hontza Xtrem-era, eta ibilaldiaren kostua hamabost eurokoa izango da, eta izena honako helbide honetan eman behar da.
Gaztelekukoek martxoaren 31n eta apirilaren 1ean goizeko ekintzak egingo dituzte, karta jolas txapelketa izango dute asteartean eta mendi buelta asteazkenean. Ekintza horiek doan izango dira, baina aurrez izena eman beharko da horietan parte hartzeko honako helbide honetan.