Ados Pilotaren Binakako Txapelketaren finalerdia irabazi zuten atzo Iturriagak eta Orbegozok Mujikaren eta Ruiz de Larramendiren kontra, 22-8. Ondorioz, finala jokatzeko txartela lortu dute. Oihana Orbegozok etxean jokatuko du txapela. Izan ere, binakako txapelketaren finalak datorren ostiralean jokatuko dira, 20:45ean hasita, Izarraitz pilotalekuan.
Gaur arratsaldean jakingo da Iturriagak eta Orbegozok zein izango dituzten aurkari txapela eskuratzeko jokoan: Barrokal eta Perez edo Oskoz eta Arrastia. Legazpin (Gipuzkoa) izango da bi bikote horiek jokatuko duten finalerdia, gaur, 17:00etan, Urbeltz pilotalekuan.
Azpeitian datorren ostiralean jokatuko den Ados promozioko finala erabakira dago. Txapela nork lortuko, Sagardui eta Etxeberria Arrutiren eta Alberroren kontra ariko dira.
Izarraitz pilotalekuan jokatuko den finalerako sarrerak salgai jarri dituzte 15 eurotan Ados pilotakoek, honako loturan eros daitezke.