Herritarrek odola emateko aukera izango dute asteazkenean

Nerea Uranga 2026ko martxoaren 23a

Odola emateko poltsak.

16:30etik 20:30era eman ahalko da odola Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean, etzi martxoak 25. Aurretik txanda hartu beharra dago ezinbestean, Internetez edota telefonoz deituta.

Etzi, asteazkena, herritarrek odola emateko aukera izango dute, Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak etzirako jarri baitu martxoan odola ateratzeko hitzordua. 16:30etik 20:30era eman ahalko da odola Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean (Mendizale tabernaren aurrean).

Odola eman nahi dutenek, aurrez txanda hartu beharko dute nahitaez, Internetez Gotatanta.org webgunean edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Erreserba faltarik egon ez dadin, baldintzak betetzen dituen herritar oro odola ematera deitu dute beste behin odol emaileen odezkaritzakoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide