Izarraizpe, Iraurgi eta Ikasberri ikastetxeetako 9 eta 12 urte bitarteko ikasleak Korrikaren inguruan hausnartzen hasiak dira jada, eta AEK-k eta Gukak elkarlanean erronka bat prestatu diete.
”Zer etortzen zaizue burura Korrika hitza entzunda?” galderatik abiatuta, ikasleek Korrikaren inguruko marrazkiak landu zituzten joan zen astean.
Parte hartu duten ikasle guztien artean Korrikako produktuak zozkatuko dituzte AEK-k eta Gukak.
Ikasleen marrazki guztiak ikusgai daude argazki bilduman.