Ene Kantaken maiatzeko ikuskizunerako sarrerak salgai jarri dituzte

Nerea Uranga 2026ko martxoaren 24a

Ene Kantak taldekoak 'Bisonte mastodontearen bila' antzezlana aurkezten. (Ene Kantak)

Bisonte mastondotearen bila ikuskizunaren azken emanaldia eskainiko du Azpeitian Ene Kantak taldeak. Maiatzaren 31n izango da saio hori, 17:00etan hasita, Soreasu antzokian. Bi urtetik gorakoentzako da euskarazko antzerki saioa da, eta bertaratzen direnek antzerkiarekin, dantzekin eta kantuekin gozatzeko aukera izango dute.

Ene Kantak taldeak Bisonte mastodontearen bila ikuskizuna eskainiko du maiatzaren 31n, 17:00etan, Soreasu antzokian. Bi urtetik gorakoentzako euskarazko haur antzerki hori ikusteko sarrerak eskuragai jarri dituzte Kulturaz.eus webgunean.

Bisonte mastondotearen bila ikuskizunaren azken emanaldia izango da Azpeitikoa, eta aurretik antzezlanak herriz herri izandako arrakasta nabarmendu du Ene Kantakek: "Azken hamalau hilabeteetan 40 emanaldi baino gehiago eskaini ditugu eta 30.000 sarreratik gora saldu, eta bira maiatza bukaeran itxiko dugu Azpeitian".

Nerea Urbizuk idatzitako izen berbereko liburuan oinarritutako haur antzerkia da Bisonte mastodontearen bila, eta musikak garrantzia handia du. Beraz, antzerkiaz gainera, musikaz eta kantuez gozatzeko aukera izango dute emanaldira doazenek.

Ikuskizunean historiaurrera egin du jauzia Ene Kantak-ek: "Geure ingurua, geografia eta eskaintzen dizkigun baliabideak ezagutarazteko eta natura zaintzen eta errespetatzen ikasteko asmoarekin egin dugu lehen gizakiaren garaira saltoa". Besteak beste, ingurumena, taldelana, sormena eta genero berdintasuna landu dituzte maiatzaren 31n Azpeitiko Soreasun eskainiko duten antzezlanean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide