'Sin permiso' liburua aurkeztu dute dozenaka lagunen aurrean

Aitziber Arzallus

Olatz DaƱobeitia, Marta Luxan eta Maider Galardi Sanagustin kulturgunean, atzo. (Aitziber Arzallus)

Olatz Dañobeitia, Marta Luxan eta Maider Galardi liburuaren egileek eman dituzte liburuaren gaineko azalpenak Emakumeen Txokoak antolatutako aurkezpenean.

Sin permiso. Euskal gatazkaren gaineko ikerketa feministak eta errelatoen auzia liburua aurkeztuko zuten atzo arratsaldean Sanagustin kulturgunean, Azpeitiko Emakumeen Txokoak antolatuta. Olatz Dañobeitia, Marta Luxan eta Maider Galardi liburuaren egileek euskal gatazkari ikuspegi feminista batetik heldu diote liburuan, eta errelatoak osatzerakoan emakumeek eta genero ikuspegiak duten garrantzia aztertu dute. Hirurek eman zituzten liburuaren gaineko azalpenak atzoko aurkezpenean.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide