Arantzazu ama: errespetuzko begirada bat saiakera liburua idatzi du Iñaki Lasa (Matxinbenta, 1952) Oto Goena baserrikoak. Dakit argitaletxearekin kaleratu du liburua. Bereziki azken urteetan buruan zebilkiena jaso du Arantzazu ama: erespetuzko begirada bat argitalpenean. Arantzazuko santutegiaren historia, natura eta espiritualtasuna aztertzen ditu, ikuspegi pausatu batetik. Bere barne gogoeta Pello Zabala zenari eskaini dio.

Lasak zazpi urtez ikasi zuen frantziskotarren Arantzazuko seminarioan, eta Erriberriko frantziskotarren komentuan filosofia beste bi urtez. Lanbidez 40 urtetan irakaslea izan da matxinbentarra, batik bat arte hezkuntzak irakatsi ditu.
Lasak hainbat artikulu idatzi izan ditu hainbat hedabidetan, hala nola Argian, Berrian, Garan, Gasteizko Alean eta Urrezko Zeledonen blogean.