Erasmus+ programa tarteko, herrian dira Alemaniako hainbat ikasle

Julene Frantzesena

Alemaniako nahiz Azpeitiko ikasleak atzo, Azpeitiko udaletxean. (Izarraizpe ikastola publikoa)

Truke progaman parte hartzen ari dira Alemaniako Aachen herriko St. Leonard Gymnasium ikastetxeko nahiz Izarraizpe ikastola publikoko ikasleak. Azpeitian dira 22 ikasle eta bi irakasle alemaniar, eta egunotan hainbat toki bisitatu dituzte, hala nola Loiola, udaletxea nahiz Dinamoa sormen gunea.

Erasmus+ truke programa dela eta, egunotan Azpeitian dira Alemaniako Aachen herriko St. Leonard Gymnasium ikastetxeko 22 ikasle eta bi irakasle. Izarraizpe ikastolako publikoko ikasleekin ari dira horiek trukea egiten, eta egunotan hainbat ibilaldi eta bisita gauzatu dituzte. Hain zuzen ere, Azpeitiko hainbat lekutan izan dira, hala nola Loiolan, Basazabal jauregian, Izarraitz pilotalekuan, udaletxean nahiz Dinamoa sormen gunean. Halaber, Getariara ere joan dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide