Muñagorri oinarri hartuta, XVIII. eta XIX. mendeetako Euskal Herriko historiaz jardun du Eugenio Ibarzabalek

Julene Frantzesena 2026ko martxoaren 25a

Ander Ugarte moderatzailea eta Eugenio Ibarzabal idazlea atzoko hitzorduan. (Utzitakoa)

Muñagorri, el conde y las condesas liburua aurkeztu eta haren gaineko solasaldia eskaini zuen Ibarzabalek atzo, Munoaundi elkarteak antolatuta.

Muñagorri, el conde y las condesas liburua aurkeztu eta haren gaineko solasaldia eskaini zuen Eugenio Ibarzabalek atzo, Azoka Plazako aretoan. Munoaundi elkarteak antolatutako hitzordura hainbat lagun joan ziren, eta Ibarzabalek iazko martxoan kaleratutako lanaren xehetasunak ezagutu ahal izan zituzten.

XVIII. eta XIX. mendeetako Euskal Herriko historiari buruzko solasaldia izan zen atzokoa, eta Jose Antonio Muñagorri politikari eta militarra ardatz hartuta jardun zuen solasean Ibarzabalek. Izan ere, Muñagorri oso gizon ospetsua izan zen karlistaden garaian, besteak beste, Bakea eta Foruak mugimendua sortu zuelako, eta haren historian oinarrituta ondu zuen liburua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide