Lagun bat arin zauritu da Lasaon izan den trafiko istripuan

Ihintza Elustondo

Auto bat bidetik atera da GI-631 errepidean, Azpeitirako noranzkoan, eta pertsona bat arin zauritu da. Auto ilara luzeak sortu dira, baina 21:00 aldera dena bere onera itzuli da.

Trafiko istripua gertatu da GI-631 errepidean, Lasaotik Azpeitirako bidean, 19:15 inguruan. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, auto bat bidetik atera da Azpeitirako noranzkoan, eta pertsona bat arin zauritu da. Auto ilara luzeak sortu dira eta Ertzaintza aritu da trafikoa bideratzen, baina 21:00 aldera dena bere onera itzuli da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide