Eskualdeko kostaldea asteazkenean zeharkatu zuen 24. Korrikak: Oriotik barrena sartu eta Arroabera arteko ibilbidea osatu zuen egun horretan. Alabaina, ez da horrekin amaitu aurtengo edizioak Urola Kostara egingo duen bisita. Bigarren aldiz gaur iritsiko da euskararen aldeko egitasmoa bihar eskualdera; Azpeititik, Azkoititik, Errezildik eta Zestoatik pasatuko da.
Goizaldean zeharkatu zuen 2024ko Korrikak barrualdea, baina, oraingo honetan, arratsaldean igaroko da. Dena ondo bidean, 15:13 aldera jasoko dute lekukoa Errezilen, eta handik Azpeitirako bidea hartuko du egitasmoak. Korrika 16:03 inguruan sartuko da lehen aldiz Azpeitira, eta han buelta bat eman ondoren, Zestoara joango da. 17:16 izango dira han lehenengo eragileek lekukoa hartzerako. Handik, atzera bueltan Azpeitira joango da Korrika, eta herrigunea 18:03 aldera zeharkatuko du. Azkoitia izango da Korrikak zapalduko duen eskualdeko azken herria: 18:45 inguruan sartuko da korrikalarien marea herrira.
Hona hemen eragileen lekuko hartzeen zerrenda Errezildik Azpeitirako zatian, hurrenez hurren:
- 3.047. kilometroa, Aizarnako bidegurutzea: Kimu Bat.
- 3.048. kilometroa, Estrada Zaharra baserriaren aurreko bidegurutzea: Iraurgi ikastetxea.
- 3.049. kilometroa, Arrobi: Elikagunea eta Bizik.
- 3.050. kilometroa, Irurena sarrera: Azpeitiko Ikastola Ikasberri gurasoak.
- 3.051. kilometroa, Landetako gasolindegia: Altuna y Uria.
- 3.052. kilometroa, Odriozola farmazia parea: Bertan merkatari elkartea eta San Martin egoitza.
- 3.053. kilometroa, Enparan dorretxe parea: Azpeitiko Udala eta Azpeitiko EH Bildu.
- 3.054. kilometroa, Lanbidera sarrera: Imara ingeniaritza eta Ikasberri kirol elkartea.
- 3.055. kilometroa, Gorriye txakur egoitzarako sarrera: Oilo-Soro elkartea.
- 3.056. kilometroa, Lasaoko gasolindegia: Kulturaz kooperatiba.
- 3.057. kilometroa, Lasaoko biribilguneko autobus geralekua: Lagun Onak mendi bazkuna eta Domusa Teknik 40 MLK.
- 3.058. kilometroa, 'Kontuz trenarekin' kartelaren parea: Centerpoint English Academy eta Iraurgi Saskibaloia.
Eta hona hemen eragileen lekuko hartzeen zerrenda Zestoatik Azpeitirako zatian, hurrenez hurren:
- 3.077. kilometroa, Larrar Berri baserrirako bidegurutzea: Sammic.
- 3.078. kilometroa, Lasaoko biribilguneko autobus geralekua: Sokaitz kirol kluba.
- 3.079. kilometroa, Lasaoko gasolindegia: Irurena Group.
- 3.080. kilometroa, Illarrazabal pentsioa: Zirhika eta Urola Kostako LAB.
- 3.081. kilometroa, Madalena auzorako sarrera: Azpeitiko Sortu, Azpeitiko Sare, Orkatz kultur elkartea eta Azpeitiko Ernai.
- 3.082. kilometroa, Madalena erietxea: Bieleko langileak.
- 3.083. kilometroa, Egurtza inmobiliaria parea: Azpeitiko EAJ eta Zezenbeltz elkartea.
- 3.084. kilometroa, plazako azken arkupea: Azpeitiko Ikastola Ikasberri irakasleak.
- 3.085. kilometroa, Elurra taberna zenaren parea: Guka eta Erniarrraitz bertsozale elkartea.
- 3.086. kilometroa, Urola Express tabernaren parea: Izarraizpe ikastola publikoa.
- 3.087. kilometroa, Esklabak: Baigera elkartea eta Elkar-Ekin.
- 3.088. kilometroa, Ikasberri ikastola parea: Izarraizpe ikastola publikoa.
- 3.089. kilometroa, Loiolako autobus geralekua: Azpeitiko Ikastola Ikasberri ikasleak.
- 3.090. kilometroa, Forum Sport saltoki parea: Azpeitiko Gaztetxie eta Azpeitiko GKS.
- 3.091. kilometroa, autoeskolako parke parea: Izarraitz igeri elkartea eta Erika eta Xanti.
Egun osoko festa
24. Korrika asteburuan iritsiko dela baliatuz, aipatu herrietako Korrika batzordeek egun osoko egitarauak prestatu dituzte. Azpeitian, esaterako, Korrikaren bueltako egitarauan sartu dituzte umeentzako orientazio proba eta Domusa Teknik 40 MLK lasterketa prestatzeko entrenamendua. Horrez gain, goiz partean, umeei zuzendutako margoketa txokoa izango da plazan.
Eguerdian, berriz, bertso poteoa egingo dute Jon Gurrutxaga, Suhar Gesalaga eta Oier Etxeberria bertsolariekin nahiz Eneko Arbeo eta Julen Badiola trikitilariekin. Bazkalostean iritsiko da Korrika Azpeitira, eta Landeta igarota, Zelai Luzetik pasatu, eta Zestoara joango da; eta handik itzuliko da berriro, Alde Zaharra igaro eta Azkoitira abiatzeko.
Behin egitasmoa herritik pasatuta, erromeria izango da Sanagustinen. Hain zuzen ere, Trikigiroren eskutik, emanaldia eskainiko dute Lurdes Alkortak, Lidia Irigoienek, Saioa Lizarraldek eta Maddalen Arzallusek. Gauean, berriz, Azax taldearen kontzertua izango da kulturgunean bertan.
Egitaraua
- 11:00-12:30. Orientazio proba haurrentzat eta gaztetxoentzat. Horretaz aparte, margoketa txokoa ere egongo da txikienentzat, plazan.
- 12:00-13:00. Domusa Teknik 40 MLK lasterketa prestatzeko bigarren entrenamendu saioko partaideen iritsiera, plazan.
- 13:00-14:30. Bertso poteoa, plazan hasita. Bertsolariak: Jon Gurrutxaga, Suhar Gesalaga eta Oier Etxeberria. Trikitilariak: Eneko Arbeo eta Julen Badiola.
- 16:03. Korrika iritsiko da herrigunera, Errezildik.
- 18:03. Korrika berriz iritsiko da herrigunera, Zestoatik.
- 18:30-21:30. Erromeria Sanagustinen, Trikigiroren eskutik. Trikitilariak hauek izango dira: Lurdes Alkorta eta Lidia Irigoien nahiz Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus.
- 22:30. Azax taldearen kontzertua, Sanagustinen.