Sanjuandegiko festak 2026

Giro bikaina, Sanjuandegiko kantu afarian

Julene Frantzesena

Hainbat lagun atzo afal ostean, Iturri elkartean. (Utzitakoa)

Iturri elkartean kantu afaria egin zuten atzo, ostirala, 50 bat lagunek. Sabelak ondo beteta ekin zioten kantuari, Eneko Arbeok eta Haritz Garmendiak lagunduta.

Festak iristeko bi hilabete pasatxoren faltan, Sanjuandegin hasi dira motorrak berotzen. Izan ere, atzo 50 bat lagunek kantu afaria egin zuten Iturri elkartean. Auzoan poteatu ostean joan ziren soziedadera, eta 21:00en bueltan hasi zuten otordura. Sabelak ondo beteta ekin zioten kantuari, Eneko Arbeo eta Haritz Garmendia trikitilariek lagunduta. Hara joandakoek giro bikainean jardun zuten abesten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide